Karmengo Ama eskultura zaharberrituko dute bere 75. urteurrenean

Santurtziko ikur nagusietako bat den Ricardo Iñurriaren eskultura konpontzen hasiko dira Udalak eta Portuko Agintaritzak
Karmengo Ama eskultura. / Santurtziko Udala

Karmengo Amaren omenezko eskultura, Santurtziko arrantza-portuaren bihotzean dagoena, 1950ean inauguratu zenetik herriaren sinbolo bihurtu da. Ricardo Iñurria eskultore santurtziarrak sortutako irudia, belaunaldi askorentzat babes eta debozio ikurra izanik, aurten 75 urte betetzen ditu.

Efemeride hori baliatuta, Santurtziko Udala eta Bilboko Portuko Agintaritza ados jarri dira obra zaharberritzeko lanak abian jartzeko. Esku-hartzea Artelis Conservación y Restauración enpresak egingo du, eta 18.000 euroko inbertsioa aurreikusi da.

Lanek euskal ondarearen kontserbazioari buruzko araudia beteko dute, material eta metodologia egokiak erabiliz, jatorrizko itxura eta balio artistikoa errespetatzeko. Helburua da eskultura egoera onean mantentzea, bai iragana oroitzeko, bai etorkizuneko belaunaldiek ere gozatu ahal izateko.

Karmele Tubilla alkateak eta Antonio Aiz Portuko Agintaritzako zuzendari nagusiak proiektua aurkeztu dute elkarlanean, eta bi erakundeek nabarmendu dute jarduera honek portuaren ingurune historikoa eta herritarren ondare kulturala zaintzeko konpromisoa berresten duela.



Cover Art
0:00 0:00